martes, 8 de enero de 2008
Heziketa Berezia
miércoles, 14 de noviembre de 2007
Bideo honetan, euskarak Nafarroan duen egoera islatzen saiatu naiz eta batik bat hezkuntzari dagokionean zentratu naiz: eskolan eta unibertsitatean. Horretarako hainbat webgunez baliatu naiz eta honekoak izan dira erabili ditudan iturri garrantzitsuenak:
http://www.unavarra.es/euskara/ikasketak.htm
http://www.hiru.com/euskara/euskara_04050.html
http://www.hikhasi.com/artikulua/240
Honenbestez, gai honen inguruan zerbait jakin nahi izanez gero, nire bideoa ikustera gonbidatzen zaituztet.
EUSKARAREN EGOERA NAFARROAN
Bideo honetan, euskarak Nafarroan duen egoera islatzen saiatu naiz eta batik bat hezkuntzari dagokionean zentratu naiz: eskolan eta unibertsitatean. Horretarako hainbat webgunez baliatu naiz eta honekoak izan dira erabili ditudan iturri garrantzitsuenak:
http://www.unavarra.es/euskara/ikasketak.htm
http://www.hiru.com/euskara/euskara_04050.html
http://www.hikhasi.com/artikulua/240
Honenbestez, gai honen inguruan zerbait jakin nahi izanez gero, nire bideoa ikustera gonbidatzen zaituztet.
miércoles, 10 de octubre de 2007
LEHENBIZIKO ATAZA: TOP ONENEN ZERRENDA
1. Google.es
Momentu honetan sarean aurki dezakegun bilatzailerik indartsuena litzateke. Bertan aurkitu nahi dugun hitza edo kontzeptua idatzi eta hainbat webgune ezberdinetarako lotura (hiperlotura) aurki dezakegu. Honela, gehien komeni zaigun orrialdea aukeratu eta klikatzearekin bat barruan egongo gara. Hitzaz gain, irudiekin ere gauza bera egin daiteke metodologia berari jarraituz milioika irudiren artean nahi duguna hautatuz. Hori dela eta, gure irakasgaiarekin zerikusia izan dezaketen hainbat gauza topa ditzakegula uste dut, bilatu nahi dugun kontzeptu edo argazkia modu zabal batean aurki daitekeelako hain zuzen ere.
2. Sustatu.com
Webgune hau teknologia, ekonomia eta kulturari buruzkoa da eta gai hauek jorratzen ditu. Honela, Goiena eta CodeSyntaxek kudeatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzaz, teknologia berrietan euskara sustatzeko beharra dela eta sortutako webgunea litzateke. Honetaz gain, parte hartzera gonbidatzen gaitu, informazio zein iritzi ezberdinak zabaltzeko xedearekin. Bertan, eguneko berriak ere aurki ditzakegu eta gainera harpidedun bihur gaitezke, posta-elektronikora azken albisteen informazio labur bat jasoko dugularik. Hori gutxi balitz RSS jarioetara ere harpidetu zaitezke, hiru jario ezberdin eskaintzen dituelarik: Albiste Nagusiak, Irudiak RSS eta Jamaika ikusteko RSSa. Beraz, irakasgaiarekin lotura zuzena duelakoan nago.
3. ElMundo.es
Orrialde hau El Mundo egunkariarena da eta berau nazioartean El País egunkariarekin batera boteretsuena dela esan dezakegu. Hori dela eta, webgune zabala dela esan daiteke; Ekonomia, Kultura, Espainia, Telebista, Kirolak, Osasuna eta beste hainbat alor jorratuko dituelarik. Edizio digitalaz gain, idatzia ere badauka eta biak alderatuz gero, digitalekoan berriak laburragoak direla esan dezakegu, idatzian aldiz zabalago azalduko direlarik. Gainera RSS kanala dauka eta telebista eta teknologiari buruzko alorrek gure gaiarekin lotura handia dutelakoen nago.
4. Aurki.com
Aurki interneteko euskarazko bilatzailea da eta bertan jario ezberdinak aurki ditzakegu. Sustaturen moduan parte har daiteke hemen eta RSS kanala ere badauka. Berau Eibar.org elkarteak sortu zuen eta 2006.urtean Foru Aldundiak “Euskara eta Teknologia Berriak” izeneko dirulaguntzari eta CodeSyntaxen laguntzari esker aurrera atera da gune hau. Honela, azken orduko berriak euskaraz topa ditzakegu, alor ezberdinetan banatuta dagoelarik orrialde hau: Politika, Teknofiloak, Albisteak, Herriak, Hedabideak, Euskara eta beste hainbat gehiago. Honenbestez, gure irakasgaia kontuan hartuz, hedabide eta teknofiloei buruzko atalak joko nituzke zati garrantzitsu moduan.
5. Formulatv.com
Orrialde hau telebistari buruzkoa dela esan daiteke, bertan telebistako kate ezberdinetako informazioa aurkituko dugularik. Honela audientziaren nondik norakoak ageri dira, programazioaz hitz egiten da, inkestaren bat ere ageri da eta baita kartelera ere, telebistaren esparru osoa jorratzen delarik orrialde honetan. Gainera, foroak, iritzia emateko saila eta zapping izeneko zatia ere aurki ditzakegu, parte hartzera bultzatuz. Hala ere, webgune honek ez du euskaraz jartzeko aukerarik ematen eta itzulpena norberak egitea beste irtenbiderik ez da geratzen. Sarean orrialde honen antzerakoak aurki ditzakegu Laguiatv delakoa esaterako, euren artean konpetentzia egongo delarik. Azkenik, orrialde hauek gure irakasgaiko telebistaren alorrarekin lotura zuzena dutela iruditzen zait.
6. Eitb.com/irratia
Webgune honetan, irrati ezberdinetarako sarbidea aurki dezakegu: Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Euskadi Gaztea eta EITB Irratia hain zuzen ere. Honela, nahi duzuna klikatu eta barruan irrati bakoitzak eskaintzen dituen hainbat zerbitzu, alor, aukera, informazio, musika…aurki ditzakegu. Hauetariko bakoitzak bere berezitasunak dauzka eta orrialde bakoitzak bere itxura propioa. Gainera, irakurtzeko aukeraz gain berriak entzuteko aukera ere ematen du. Webgune honek EITB telebistarekin lotura estua du eta nahiz eta kasu honetan irratia aukeratu dudan telebistak ere garrantzia handia du gure irakasgaiarekin lotuaz.